Haurrentzako musika tailerra
Zure seme-alabek musikan hastea nahi al duzu?
Musika da munduan dagoen estimulazio modurik eraginkorrena: hizkuntza eta komunikazioa garatzen laguntzen du, baita arrazoiketa hobetzen eta eragiketen soluzioa ateratzen ere.
Musikaren munduan murgiltzea da gure helburua, abestien, psikomotrizitatearen, jolasen eta, batez ere, musika-tresna mota asko era jostagarrian manipulatzen ikastearen bidez, irakaskuntza dibertigarria eta atsegina izan dadin eta, batez ere, haurren gozamenera eta ikaskuntzara bideratuta egon dadin.
Zure umeak 3 eta 6 urte bitartean baditu eta musika bere mundua dela konturatu bazara, hauxe da zure /bere tailerra!
Ordu bat ASTEAN (8 ikasle gehienez): 47€ hilean.