Ainara Cerezo Manterola

Musikaren mundu honetan, Hendaian sartu zen, 8 urte zituela, Maurice Ravel Kontserbatorioan. Bertan ikasi zuen tronboia jotzen, eta bere musika ikasketak Baionako Kontserbatorio Nazionalean amaitu zituen. Urtetan, Hendaiako eta Hondarribiako musika  bandako kide izan zen eta Big Band Jazz izeneko taldeko kide izan zen Donibane Lohitzunen eta Baionan. Musika ikasketak haurren pedagogia ikasketekin uztartu zituen, bere pasio biak bateratzeko, eta  musikaren irakaskuntzan buru belarri murgildu zen Iparraldeko eta Irungo musika eskoletan.

Tronboia jotzeaz gain, bestelako musika tresnak ikasteari ekin dio Ainarak, besteak beste bibolina, ukelelea eta, batez ere, perkusioa. Irakaskuntza  espezializatzeko bidea aukeratu zuen, eta Montessori Metodoaren Masterra egin zuen, Haurren Irakaskuntzan espezializatuarena, alegia.

8 urtetan egindako ibilbide luze eta oparoak lagundu dio bere metodologia etengabe hobetzen eta, ondorioz, txikienek irakas-prozesuaz gozatzea lortu du.

Abrir chat