Álvaro Hermida Bercianos

Alvaro Hermidak 15 urte zituela hasi zuen bere ibilbide musikala bateria jotzaile gisa, bere kabuz ikasi baitu musika tresna hau jotzen. Handik gutxira, hainbat disko atera eta kontzertu eman ondoren,  bere ahaleginak gitarra jotzen ikastean jartzea erabaki zuen, eta 5 urte luzez aritu zen ikasten, hainbat profesionalen eskutik, masterclass-etan eta ikastaro espezializatuetan. Horrela, kontzertu ziklo berri bat hasi zuen, eta hainbat disko grabatu zituen, baita bakarkako proiektuak ere, oraingoan gitarra-jotzaile gisa.

Musikarenganako maitasuna doakio metaletik folkera. Halaber, sentimendu horrek bultzatu du irakasle karrera egitera. Helduei eta haurrei  eskolak eta tailerrak eman izanak instrumentua irakasteko metodologia ikasleen adin eta pertsona desberdinetara egokitzeko  behar den esperientzia eman dio.

Abrir chat