Bruno Miguez Lamanuzzi

Bruno perkusio jotzaile eta bateria jotzailea da duela 10 urtetik. 13 urte zituela, bateria jotzen hasi zen eta 16 urterekin kontserbatorioan sartu zen perkusio klasikoaren titulua ateratzeko (marinba, bibrafonoa, tinbalak, kutxa, panderoa,…). Ondorengo urteotan, instrumentu jotzaile izateko ikasketak egitearekin batera, musikologian graduatu zen. Oso zorionekoa izan da eta perkusio eta bateria jotzaile handiak izan ditu irakasle, hauen artean   Ángel Crespo, Juan Carlitos Mendoza, Lorenzo Ferrándiz, Javier Alonso, Antonio Domingo eta Javier Azanza. Gaur egun perkusio ikasketak amaitzen ari da Musikenen. 

Maila profesionalean, estilo ezberdinetako  musika taldeekin jo du: orkestra-musika, rock, pop, funk, metal, jazz, latinoa, flamenkoa, estilo ezberdinen nahasketa, …

Irakasle gisa, 7 urtetik gora daramatza bateria, perkusio eta konbo eskolak ematen, metodologia propioa garatu du oinarri pedagogiko  sendoekin (neuroplastizitatea, PNL,…), betiere norbanako bakoitzaren beharretara moldatzea bilatuz.

Abrir chat