Daniel Riaño Sánchez

9 urte zituela, musika ikasten hasi zen Donostiako  Francisco Escudero Kontserbatorioan. 5 urtetan akordeoi klasikoa ikasi zuen eta aldi berean gitarra elektrikoa jotzen ikasten hasi zen. Hurrengo urteotan, musika modernoa ikasteari ekin zion, JAZZLE eskola ezagunean. Gazte denboretan, estilo ezberdinetako musika taldeetako kide izan zen eta Euskal Herri osotik ibili zen kontzertuak ematen eta hainbat musika jaialdi eta telebista saiotan parte hartzen. Ibilbide aberasgarri horrek  lagundu dio musika produzitzen eta konposatzen. LP propioak egin ditu eta estudioko musikari gisa jardun  izan du bertako eta estatu osoko  askotariko bandetan.

Musikagintzan 40 urte baino gehiago eman ditu, eta  aldi honetan musikari eta irakasle gisa prestatzeko aukera izan du. Esperientzia bakoitzak lagundu dio bere ikasketa metodo propioa sortzen. Daniren proposamena da dibertitzen zaren bitartean ikastea.

Abrir chat