Gartxot Etxeberria Iruin

Azkoitiako Maltzeta trikitilariarekin hasi zen Gartxot panderoa lehenik eta soinu jotzen ikasten
ondoren. Imuntzorekin jarraitu zituen bere teknika eta digitazio ikasketak.
Trikitixa eta panderoa irakasten aritu da Azkaine, Ezpeleta eta Donibane Lohitzunen, Mamen,
Maltzetaren alabarekin batera, ala nola Xabi Solanorekin Oiartzungo Haurtzaro ikastolan.
Euskadiko trikitixa txapelketa batzuetan parte hartua dugu Gartxot.
Argentinan ere izan da Mar de Plata, Buenos Aires eta La Platako Euskal Etxeetan soinu jotzen.
Irungo Kemen Dantza Taldearen disko grabaketan parte hartua da ere.
Trikitixa soinean jarri zuenetik 30 urte darama Gartxotek auspoari eraginez.

Abrir chat