Hilario Rodeiro Cabanas

Hilario  bateria eta perkusio jotzailea izateaz gain, konpositorea ere bada. Musikako Goi Mailako bi titulazio ditu, bata Jazz espezialitatean (bateria) eta bestea Perkusioan. Musika ikasketak egin ditu Galizako “Escola de Altos Estudios Musicais” izenekoan,Estudio Escola-n eta Pontevedrako “Seminario Permanente de Jazz” delakoan.

Hainbat musikari ezagun izan ditu irakasle, hauen artean Guillermo McGill, Jorge Rossy, Jo Krause, Guillermo Klein, Bob Sands, Andrej Olejniczak, Bill McHenry, Donald Edwards, Ramón A. Rey, Alvin Queen, Alex Frazâo, Miguel Zenón, Henry Cole,  eta abar luze bat .

Musika saioko musikari gisa ere lan egiten du Hilariok, eta dozenaka grabaketa egin ditu. Estatuko jazz esparruko musikari ezaguna da, eta pop eta soul musikariekin kolaboratu ohi du, baita hainbat kantagilerekin ere. Halaber, musika konposatzen du arte eszenikoetarako, dantza, antzerki eta performanceetarako.

Hogei urte daramatza eskolak, tailerrak eta masterclass-ak ematen, eta bere metodologia moldatu ohi du ikasle bakoitzaren motibazioa suspertzeko.

Abrir chat