Irene Elizetxea Imaz

9 urte zituela, musika ikasten hasi zen eta, harrezkero, musika izan da bere bizitzaren ardatz nagusia.

Hondarribian hasi zen (solfeo eta txistu ikasketak) eta, ondoren, Irungo udal kontserbatorioan jarraitu zuen (piano eta solfeoko erdi mailako gradua atera zuen). Ondoren, Donostiako Jazzle eskolara joan zen eta, urte bitan, piano eta armonia modernoa ikasi zituen. Ondorengo urteetan askotariko pedagogia musikaleko ikastaroak egin zituen Bartzelonan.

Irakasle eta piano jole gisa  egin duen prestakuntzaz eta lanaz gain, 17 urtetan Eskifaia abesbatzako kide izan zen, eta hainbat taldetan parte hartu zuen pianoa eta txalaparta joz. Halaber, txalapartako irakasle ere izan da azken urte hauetan.

25 urtetik gorako esperientzia dauka musika arloko irakaskuntzan, haurrekin zein nagusiekin. Azken hamabi urteak Skola Musik akademian eman ditu.

Abrir chat